Ezarri teklatuko lasterbideak

Laster-tekla batean sakatu behar diren teklak aldatzeko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.

  2. Egin klik Ezarpenak aukeran.

  3. Egin klik alboko barrako Teklatua aukeran panela irekitzeko.

  4. Lasterbideak atalean, hautatu Ikusi eta pertsonalizatu lasterbideak.

  5. Hautatu nahi duzun kategoria edo sartu bilaketa-termino bat.

  6. Egin klik aldatu nahi duzun ekintzaren errenkadan. Ezarri lasterbidea leihoa erakutsiko da.

  7. Eutsi sakatuta erabili nahi duzun tekla-konbinazioari edo sakatu Zuriunea berrezartzeko edo sakatu Esc ekintza bertan behera uzteko.

Lasterbide aurredefinituak

Aurretiaz konfiguratuta dauden eta aldatu daitezkeen zenbait lasterbide daude, honako kategoriatan taldekatuta:

Erabilerraztasuna

Txikiagotu testuaren tamaina

Desgaituta

Aktibatu edo desaktibatu kontraste handia

Desgaituta

Handiagotu testuaren tamaina

Desgaituta

Aktibatu edo desaktibatu pantailako teklatua

Desgaituta

Aktibatu edo desaktibatu pantaila-irakurlea

Alt+Super+S

Aktibatu edo desaktibatu zooma

Alt+Super+8

Handiagotu

Alt+Super+=

Txikiagotu

Alt+Super+-

Abiarazleak

Karpeta nagusia

Explorer key symbol edo Explorer key symbol edo arakatzailea

Abiarazi kalkulagailua

Calculator key symbol or Kalkulagailua

Abiarazi posta-bezeroa

Mail key symbol edo Posta

Abiarazi laguntza-arakatzailea

Desgaituta

Abiarazi laguntza-arakatzailea

WWW key symbol edo WWW key symbol edo WWW

Bilatu

Search key symbol edo Bilatu

Ezarpenak

Tresnak

Nabigazioa

Ezkutatu leiho arrunt guztiak

Desgaituta

Eraman ezkerreko laneko areara

Super+Page Up

Eraman eskuineko laneko areara

Super+Page Down

Eraman leihoa pantaila bat behera

Shift+Super+

Eraman leihoa monitore bat ezkerrera

Shift+Super+

Eraman leihoa monitore bat eskuinera

Shift+Super+

Eraman leihoa monitore bat gora

Shift+Super+

Eraman leihoa laneko area bat ezkerrera

Shift+Super+Page Up

Eraman leihoa laneko area bat eskuinera

Shift+Super+Page Down

Eraman leihoa azkeneko laneko areara

Shift+Super+End

Eraman leihoa 1. laneko areara

Shift+Super+Home

Eraman leihoa 2. laneko areara

Desgaituta

Eraman leihoa 3. laneko areara

Desgaituta

Eraman leihoa 4. laneko areara

Desgaituta

Aldatu aplikazioz

Super+Tab

Aldatu sistemaren kontrolak

Ctrl+Alt+Tab

Aldatu sistemaren kontrolak zuzenean

Ctrl+Alt+Esc

Aldatu azkeneko laneko areara

Super+

Aldatu 1. laneko areara

Super+Home

Aldatu 2. laneko areara

Desgaituta

Aldatu 3. laneko areara

Desgaituta

Aldatu 4. laneko areara

Desgaituta

Aldatu leihoz

Desgaituta

Aldatu leihoz zuzenean

Alt+Esc

Aldatu aplikazio baten leihoen artean zuzenean

Alt+F6

Aldatu aplikazio baten leihoen artean

Desgaituta

Pantaila-argazkiak

Gorde leiho baten pantaila-argazkia

Alt+Print

Hartu pantaila osoaren pantaila-argazkia

Shift+Print

Abiarazi pantaila-argazkien tresna

Print

Grabatu pantailaren bideo labur bat

Shift+Ctrl+Alt+R

Soinua eta multimedia

Egotzi

Eject key symbol (Egotzi)

Abiarazi multimedia-erreproduzitzailea

Media key symbol (Audio-multimedia)

Mikrofonoa mututu/mututasuna eten

Hurrengo pista

Next key symbol (Hurrengo audioa)

Pausarazi erreprodukzioa

Pause key symbol (Audioaren pausa)

Erreproduzitu (edo erreproduzitu/pausarazi)

Play key symbol (Audioaren erreprodukzioa)

Aurreko pista

Previous key symbol (Aurreko audioa)

Gelditu erreprodukzioa

Stop key symbol (Audioaren gelditzea)

Jaitsi bolumena

Volume Down key symbol (Audioaren bolumena jaistea)

Mututu bolumena

Mute key symbol (Audioaren mututzea)

Igo bolumena

Volume Up key symbol (Audioaren bolumena igotzea)

Sistema

Fokuratu jakinarazpen aktiboa

Super+N

Blokeatu pantaila

Super+L

Erakutsi itzaltzeko elkarrizketa-koadroa

Ctrl+Alt+Delete

Leheneratu laster-teklak

Super+Esc

Erakutsi aplikazio guztiak

Super+A

Erakutsi jardueren ikuspegi orokorra

Super

Erakutsi jakinarazpen-zerrenda

Super+V

Erakutsi sistemaren menua

Super+S

Erakutsi gonbitea komandoa exekutatzeko

Alt+F2

Idazketa

Aldatu hurrengo sarrerako iturburura

Super+Space

Aldatu aurreko sarrerako iturburura

Shift+Super+Space

Leihoak

Aktibatu leiho-menua

Alt+Space

Itxi leihoa

Alt+F4

Ezkutatu leihoa

Super+H

Beheratu leihoa beste leihoen azpira

Desgaituta

Maximizatu leihoa

Super+

Maximizatu leihoa horizontalean

Desgaituta

Maximizatu leihoa bertikalean

Desgaituta

Aldatu leihoa lekuz

Alt+F7

Goratu leihoa beste leihoen gainera

Desgaituta

Goratu leihoa beste leiho batek estaltzen badu, bestela beheratu

Desgaituta

Aldatu leihoaren tamaina

Alt+F8

Leheneratu leihoa

Super+

Txandakatu pantaila osoaren modua

Desgaituta

Txandakatu maximizatze-egoera

Alt+F10

Txandakatu leihoa laneko area guztietan edo bakar batean egotea

Desgaituta

Ikusi zatia ezkerrean

Super+

Ikusi zatia eskuinean

Super+

Laster-tekla pertsonalizatuak

Aplikazioaren zure teklatu-lasterbide propioa sortzeko, Teklatua ezarpenetan:

  1. Hautatu Lasterbide pertsonalizatuak.

  2. Egin klik Gehitu lasterbidea botoian oraindik lasterbide pertsonalizaturik ezarri ez baduzu. Bestela, egin klik + botoian. Gehitu lasterbide pertsonalizatua leihoa agertuko da.

  3. Idatzi Izena lasterbidea identifikatzeko eta Komandoa aplikazioa exekutatzeko. Adibidez, Musika aplikazioa irekitzeko lasterbidea ezartzeko, eman Musika edo antzeko izen bat eta erabili gnome-music komandoa.

  4. Egin klik Gehitu lasterbidea… botoian. Gehitu lasterbide pertsonalizatua leihoan, eutsi sakatuta erabili nahi duzun tekla-konbinazioari.

  5. Sakatu Gehitu.

Idazten duzun komando-izenak sistemaren baliozko komandoa izan behar du. Komandoak funtzionatzen duela egiaztatzeko, ireki terminal bat eta idatzi bertan. Aplikazio batek irekitzen duen komando batek ezin du izan aplikazioaren beraren izena.

Lasterbide pertsonalizatu bati lotutako komandoa aldatu nahi baduzu, egin klik lasterbidearen errenkadan. Ezarri lastebide pertsonalizatua leihoa agertuko da eta komandoa editatu ahal izango duzu.