Lasterbide erabilgarriak

This page provides an overview of keyboard shortcuts that can help you use your desktop and applications more efficiently. If you cannot use a mouse or pointing device at all, see Teklatu bidezko nabigazioa for more information on navigating user interfaces with only the keyboard.

Mahaigainean mugitzea

Super tekla

Mugitu Jarduerak ikuspegiaren eta mahaigainaren artean. Ikuspegian, hasi idazten eta, berehala, aplikazioak, kontaktuak eta dokumentuak bilatuko dira.

Alt+F2

Komandoen laster-leihoa (komandoak modu azkarrean exekutatzeko).

Erabili gezi-teklak aurretik exekutatutako komandoetara erraz joateko.

Super+Tab

Aldatu leihoz modu azkarrean. Eutsi sakatuta Shift tekla alderantzizko ordena erabiltzeko.

Super+`

Joan aplikazio bereko leiho batetik bestera edo hautatutako aplikaziotik Super+Tab ondoren.

Lasterbide honek ` erabiltzen du AEBetako teklatuetan, non ` tekla Tab teklaren gainean dagoen. Beste teklatuetan, lasterbidea Super gehi Tab gaineko tekla dira.

Alt+Esc

Joan laneko area bereko leiho batetik bestera. Eutsi Shift sakatuta alderantzizko ordenan mugitzeko.

Ctrl+Alt+Tab

Eman teklatuaren fokua goiko barrari. Jarduerak ikuspegian, aldatu teklatuaren fokua goiko barraren, panelaren, leihoen ikuspegiaren, aplikazioen zerrendaren eta bilaketa-barraren artean. Erabili gezi-teklak nabigatzeko.

Super+A

Erakutsi aplikazioen zerrenda.

Super+Page Up

eta

Super+Page Down

Mugitu laneko areen artean.

Shift+Super+Page Up

eta

Shift+Super+Page Down

Eraman uneko leihoa beste laneko area batera.

Shift+Super+

Eraman uneko leihoa monitore bat ezkerera.

Shift+Super+

Eraman uneko leihoa monitore bat eskuinera.

Ctrl+Alt+Delete

Erakutsi itzaltzeko elkarrizketa-koadroa.

Super+L

Blokeatu pantaila.

Super+V

Erakutsi jakinarazpenen zerrenda. Sakatu Super+V berriro edo Esc ixteko.

Edizio-lasterbide erabilienak

Ctrl+A

Hautatu zerrenda bateko testu edo elementu guztiak.

Ctrl+X

Ebaki (kendu) hautatutako testua edo elementuak eta kokatu arbeleran.

Ctrl+C

Kopiatu hautatutako testua edo elementuak arbelean.

Ctrl+V

Itsatsi arbeleko edukiak.

Ctrl+Z

Desegin azken ekintza.

Ctrl+Shift+C

Kopiatu narbarmendutako testua edo komandoak arbelera terminalean.

Ctrl+Shift+V

Itsatsi arbeleko edukiak terminalean.