Zer da Super tekla?
Super tekla sakatzen denean Jarduerak ikuspegia bistaratzen da. Normalean teklatuaren beheko ezkerreko aldean dago, Alt teklaren alboan, eta sarritan Windows logo bat du. Windows tekla edo sistemaren tekla ere deritzo.
Apple teklatu bat baduzu, ⌘ (Komandoa) tekla izango duzu Windows teklaren ordez. Chromebook gailuetan, berriz, lupa bat izango duzu.
Jarduerak ikuspegia bistaratzeko erabiliko den tekla aldatzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.
Egin klik Ezarpenak aukeran.
Egin klik alboko barrako Teklatua aukeran panela irekitzeko.
Lasterbideak atalean, hautatu Ikusi eta pertsonalizatu lasterbideak.
Hautatu Sistema kategoria.
Egin klik Erakutsi ikuspegi orokorra errenkadan.
Eutsi sakatuta erabili nahi duzun tekla-konbinazioa.