Hartu parte gida honen hobekuntzan
Jakinarazi akats bat
Laguntzako dokumentazio hau boluntarioen komunitate batek sortzen du. Nahi baduzu, hartu parte gure lanean. Laguntza-orri hauek arazoren bat dutela aurkitzen baduzu (adibidez, akats ortografikoak, argibide okerrak edo falta diren gaiak), bidali akats berri bat. Akats berria bidaltzeko, joan akatsen aztarnarira.
Akats bat jakinarazteko eta haren egoerari buruzko eguneratzeak posta bidez jasotzeko erregistratu egin beharko duzu. Oraindik ez baduzu kontu bat, egin klik Hasi saioa / Erregistratu botoian bat sortzeko.
Kontu bat baduzu, ziurtatu saioa hasita duzula, bueltatu dokumentazioaren akatsen aztarnarira eta egin klik Akats berria aukeran. Akats bat jakinarazi baino lehen, arakatu akatsen zerrenda, beste norbaitek antzeko akats bat jakinarazi ez duela ziurtatzeko.
Akatsa bidali baino lehen, aukeratu etiketa egokiak Etiketak menuan. Dokumentazioko akats baten berri ematen ari bazara, aukeratu gnome-help etiketa. Ez badakizu ziur zein osagairena den akatsa, ez aukeratu etiketarik.
Oraindik inoiz aztertu ez den gai bati buruzko laguntza eskatzen ari bazara, aukeratu Eginbidea etiketa gisa. Bete izenburua eta deskribapena eta egin klik Bidali akatsa aukeran.
Akatsari ID zenbaki bat esleituko zaio, eta bere egoera eguneratuko da aldaketak jasaten dituenean. Eskerrik asko GNOMEren laguntza hobetzen laguntzeagatik.
Kontaktua
Egin bat GNOMEren dokumentazioa editatzen duten beste lagun batzuekin #docs:gnome.org Matrix gelan. Ikus Get help with Matrix orria informazio gehiagorako. Nahiago baduzu, badago IRC kanal bat, #gnome-docs, GNOMEren IRC zerbitzarian. Gela horietan aritzen den jendea mundu osokoa denez, batzuetan denboratxo bat itxaron behar da erantzuna jasotzeko.
Beste komunikazio-kanal bat dokumentazio-taldearen GNOME Discourse gunea da.
Gure wiki-orriak informazio erabilgarria du lagundu nahi duen ororentzat.