Laguntza Matrix bidez
Matrix berriketetarako plataforma moderno eta irekia da. Posta elektronikoaren antzera, kontu bat sortu dezakezu bere zerbitzari anitzetako batean eta bezero desberdinak erabili ditzakezu konektatzeko, edo web bidez konektatu zaitezke.
Hautatu bezero bat. Matrixek bezero ezagunen zerrenda bat du, besteak beste Element bezero ezaguna eta GNOMEren Fractal aplikazio propioa.
Sortu kontu bat. Bezero gehienek prozesu horretan zehar gidatuko zaituzte, eta kontuak edozein Matrix bezerotan funtzionatuko du.
Elkartu #gnome:gnome.org gelarekin eta bota galderak.
Informazio gehiago nahi baduzu, adibidez GNOMEren beste gela batzuk nola arakatu jakin nahi baduzu, begiratu GNOMEren wikia.
Ziurtatu GNOMEren jokabide-kodea jarraitzen duzula Matrixen eta GNOMEren beste plataforma batzuetan aritzen zarenean.