IRC

IRC akronimoak Internet Relay Chat esan nahi du. Erabiltzaile anitzeko eta denbora errealeko mezularitza-sistema da. GNOMEren beste erabiltzaile eta garatzaile batzuen aholkuak eta laguntza jaso ditzakezu GNOMEren IRC zerbitzariaren inguruan.

GNOMEren IRC zerbitzuarekin konektatzeko, erabili Polari edo HexChat.

Polari aplikazioan IRC kontu bat sortzeko, begiratu Polariren dokumentazioa.

GNOMEren IRC zerbitzaria irc.libera.chat da. Zure ordenagailua ongi konfiguratuta badago, egin klik irc://irc.libera.chat/gnome estekan gnome kanalera sartzeko.

IRC denbora errealeko eztabaidarako gunea da, baina jendeak ez du berehala erantzuten askotan, ez jarri urduri.

Kontuan izan GNOMEren jokabide-kodea jarraitu behar dela IRC kanaletan berriketan aritzean.