Ezarri pantailaren distira
Hardware batzuetan pantailaren distira aldatu daiteke energia aurrezteko edo pantaila errazago irakurri dadin kalean argi asko dagoenean.
Pantailaren distira aldatzeko, egin klik goiko barrako eskuineko aldean dagoen sistema-menuan eta doitu pantaila-distiraren graduatzailea zuk nahi duzun balioarekin. Aldaketa berehala gertatuko da.
Eramangarrietan, sarritan tekla bereziak daude distira doitzeko. Batzuetan, eguzki baten itxura duen irudia dute. Eutsi Fn teklari sakatuta tekla horiek erabiltzeko.
Ordenagailuak argi-sentsore bat badu integratuta, pantailaren distira automatikoki doituko da. Informazio gehiagorako, begiratu Gaitu distira automatikoa.
Zure pantailaren distira ezartzea posible bada, pantaila iluntzeko aukera ere izango duzu. Informazio gehiagorako, ikusi Zergatik iluntzen da nire pantaila denbora bat igaro ondoren?.