Doitu kontrastea
Leihoen eta botoien kontrastea doitu daiteke, haiek errazago erabili ahal izateko. Horrek ez du pantaila osoaren distira aldatuko, erabiltzaile-interfazearen atal batzuk soilik aldatuko dira.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.
Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.
Hautatu Ikustea atala hura irekitzeko.
Aktibatu Kontraste handia aukera.
Azkar aktibatu eta desaktibatu kontraste handia
Kontraste handia aktibatu eta desaktibatzeko, egin klik goiko barrako erabilerraztasun-ikonoan eta hautatu Kontraste handia.