Nola esleitu profilak gailuei?

Zure pantailari edo inprimagailuari kolore-profil bat esleitzea nahi izan dezakezu, gailu horiek erakusten dituzten koloreak zehatzagoak izan daitezen.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.

  2. Egin klik Ezarpenak aukeran.

  3. Egin klik alboko barrako Kolorea aukeran panela irekitzeko.

  4. Hautatu profil bat gehitu nahi diozun gailua.

  5. Egin klik Gehitu profila aukeran lehendik dagoen profil bat hautatzeko edo profil berri bat inportatzeko.

  6. Sakatu Gehitu zure hautapena berresteko.

  7. Erabilitako profila aldatzeko, hautatu erabili nahi duzun profila eta sakatu Gaitu zure hautapena berresteko.

Gailu bakoitzak profil anitz izan ditzake esleituta, baina profil bakar bat izan daiteke lehenetsia. Profil lehenetsia erabiltzen da profila automatikoki hautatua izateko nahiko informazio ez dagoenean. Adibidez, profil bat paper arrunterako sortu bada eta beste bat paper distiratsurako.

Kalibrazioko hardwarea konektatuta badago, Kalibratu… botoiak profil berria sortuko du.