Zergatik egin behar dut kalibrazioa nire kabuz?

Profil generikoak gehienetan txarrak dira. Fabrikatzaile batek modelo berria sortzen duenean, ekoizpen-lerroko elementu gutxi batzuk hartu eta haien batez bestekoa ateratzen du.

Batezbesteko profilak

Monitore-panelak oso desberdinak dira elkarrekiko eta asko aldatzen dira zahartzen diren heinean. Inprimagailuen kasuan are zailagoa da: paperaren pisua aldatze hutsarekin, ezaugarritze-egoera baliogabetu egin daiteke eta profilaren zehaztasuna galdu daiteke.

Zure profila egokia dela ziurtatzeko era bakarra kalibrazioa zure kabuz egitea da, edo bestela, kanpoko enpresa batek zure ezaugarri-egoera zehatzarekin bat datorren profil bat sortu diezazula.