Zer da kolore-profil bat?
Kolore-profil bat gailu bat, adibidez proiektore bat, edo kolore-espazio bat, adibidez sRGB, ezaugarritzen duen datu multzo bat da.
Kolore-profil asko ICC profil gisa ematen da. .ICC edo .ICM luzapena duten fitxategiak izan ohi dira.
Kolore-profilak irudietan kapsulatu daitezke, datuen kolore-gama zehazteko. Horrek ziurtatzen du erabiltzaileek kolore berak ikusten dituztela gailu desberdinetan.
Koloreak prozesatzen dituzten gailu guztiek ICC profil propioa eduki beharko lukete, eta hori sistema osorako erdiesten denean, hasieratik amaieraraino kolore kudeatua duen lan-fluxua dagoela esan ohi da. Lan-fluxu horrekin, koloreak ez direla galduko edo aldatuko ziurtatu dezakezu.