Nola inportatu kolore-profilak?
Kolore-profil bat inportatzeko, egin klik bikoitza .ICC edo .ICM fitxategi batean, fitxategi-arakatzailean.
Kolore-profilak kudeatzeko beste modu bat Kolorea panela erabiltzea da.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.
Egin klik Ezarpenak aukeran.
Egin klik alboko barrako Kolorea aukeran panela irekitzeko.
Hautatu zure gailua.
Egin klik Gehitu profila aukeran lehendik dagoen profil bat hautatzeko edo profil berri bat inportatzeko.
Sakatu Gehitu zure hautapena berresteko.
Pantailaren fabrikatzaileak profil bat eman diezazuke. Profil horiek gehienetan pantaila arruntetarako daude eginak, eta horregatik, agian ez dira perfektuak zure pantaila zehatzerako. Hobeto kalibratzeko, sortu zure profil propioa kolorimetroa edo espektrofotometroa erabiliz.