Aktibatu tekla itsaskorrak
Tekla itsaskorrak aukerari esker, lasterbideak idazteko orduan bakoitzean tekla bat sakatu ahal izango duzu, tekla guztiak aldi berean sakatu behar izan ordez. Adibidez, Super+Tab lasterbideak leihoz leiho eramaten zaitu. Tekla itsaskorrak aktibatzen ez badira, bi teklak aldi berean sakatu behar dira; tekla itsaskorrak aktibatuta, lehenengo Super eta gero Tab sakatu dezakezu gauza bera egiteko.
Tekla anitz aldi berean sakatzea zaila egiten bazaizu, agian tekla itsaskorrak aktibatu nahiko duzu.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.
Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.
Hautatu Idaztea atala hura irekitzeko.
Idazketaren laguntzailea atalean, aktibatu Tekla itsaskorrak.
Azkar aktibatu eta desaktibatu tekla itsaskorrak
Aldatu Gaitu teklatuaren bidez tekla itsaskorrak aktibatu eta desaktibatzeko. Aukera hau hautatuta dagoenean, Shift tekla bost aldiz sakatu dezakezu tekla itsaskorrak gaitzeko edo desgaitzeko.
Tekla itsaskorrak aktibatzeko eta desaktibatzeko beste modu bat goiko barrako erabilerraztasun-ikonoan klik egin eta Tekla itsaskorrak hautatzea da. Erabilerraztasun-ikonoa ikusgai egongo da Erabilerrraztasun paneleko ezarpen bat edo gehiago gaitu bada.
Bi tekla aldi berean sakatzen badituzu, tekla itsaskorrak behin baterako desaktibatuko dira, lasterbide bat modu normalean sartu ahal izateko.
Adibidez, tekla itsaskorrak aktibatuta badituzu baina Super eta Tab tekla aldi berean sakatzen badituzu, tekla itsaskorrak eduki arren sistemak ez du itxarongo beste tekla bat sakatu arte.Hala ere, tekla bakar bat sakatu baduzu, itxaron egin dezake. Hori erabilgarria da zenbait laster-tekla aldi berean sakatzeko gai bazara (adibidez, elkarrekiko hurbil daudenak), baina ez urruti daudenak.
Hautatu Desgaitu bi tekla aldi berean sakatzen badira hori gaitzeko.
Nahi baduzu, tekla itsaskorrak aktibatuta daudenean eta lasterbide bat idazten hasten zarenean, ordenagailuak soinu bat egin dezan gaitu dezakezu. Horrela, tekla itsaskorrek laster-tekla baten zain daudela eta hurrengo tekla-sakatzea lasterbidearen partetzat hartuko dela jakingo duzu. Hautatu Jo soinua aldatzailea sakatutakoan portaera hori gaitzeko.