Aurkitu erabilerraztasun-menua

Erabilerraztasun-menuan erabilerraztasuneko ezarpenetako batzuk aktibatu daitezke. Menu horretara joateko, egin klik goiko barran pertsona baten itxura duen ikonoan.

Erabilerraztasun-menua goiko barran dago.

Ez baduzu ikusten, Erabilerraztasuna ezarpenen panelean gaitu daiteke:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.

  2. Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.

  3. Aktibatu Erabilerraztasun-menua aukera.

Menu honetara teklatuaren bidez iristeko, saguaren ordez, sakatu Ctrl+Alt+Tab teklatuaren fokua goiko barrara eramateko. Goiko ezkerreko izkinan dagoen Jarduerak botoia nabarmenduko da -horrek esaten du goiko barrako zein elementu dagoen hautatuta. Erabili teklatuko gezi-teklak hautatutako elementua erabilerraztasun-elementuaren ikonora eramateko eta, ondoren, sakatu Enter hura irekitzeko. Menuko elementuak hautatzeko, gorako eta beherako gezi-teklak erabili daitezke. Sakatu Enter hautatutako elementua aktibatzeko/desaktibatzeko.