Erabili lupa pantailaren area batean

Pantaila handiagotzea testu-tamaina handitzea baino zerbait gehiago da. Lupa bat erabiltzea bezalakoa da, pantailaren alde desberdinetatik zoom eginda mugitzea ahalbidetzen du.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.

  2. Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.

  3. Hautatu Zooma atala hura irekitzeko.

  4. Aktibatu Mahaigainaren zooma aukera.

Orain, pantaila-arearen alde batetik bestera joan zaitezke. Sagua pantailaren ertzetara eramanda, handiagotutako area norabide desberdinetan mugituko duzu eta nahi duzun area hobeto ikusiko duzu.

Zooma azkar aktibatu eta desaktibatzeko, egin klik goiko barrako erabilerraztasun-ikonoa eta hautatu Zooma.

Luparen faktorea, saguaren jarraipena eta lupa-ikuspegiaren kokalekua aldatzeko, erabili Lupa ataleko aukerak.

Gurutzaguneak aktibatu ditzakezu saguaren edo ukipen-panelaren erakuslea aurkitzen laguntzeko. Horiek aktibatzeko eta beren luzera, kolorea eta lodiera doitzeko, erabili Gurutzaguneak ataleko aukerak.

Kolore-iragazkiak atalean, bideoen koloreak alderantzikatu ditzakezu eta luparen distira, kontrastea eta kolore-aukerak doitu ditzakezu. Aukera horien konbinazioa oso erabilgarria da ikusmen urriko pertsonentzat, fotofobia dutenentzat edo ordenagailua argiztatze-egoera okerretan erabiltzen duen edonorentzat.