Aldatu pantailako testuaren tamaina

Pantailako testua irakurtzeko zailtasunak badituzu, letra-tamaina aldatu daiteke.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.

  2. Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.

  3. Hautatu Ikustea atala hura irekitzeko.

  4. Aktibatu Testu handia aukera.

Horren ordez, testua azkar aldatzeko beste modu bat goiko barrako erabilerraztasun-ikonoan klik egin eta Testu handia aukeratzea da.

Aplikazio askotan testu-tamaina edozein momentutan handitu daiteke Ctrl++ erabiliz. Testu-tamaina txikitzeko, sakatu Ctrl+-.

Testu handia aukerak 1,2 aldiz eskalatuko du testua. Doikuntzak aplikazioa ere erabili daiteke testu-tamaina handiagoa edo txikiagoa egiteko..