Puntuazioak

Zure uneko putuazioa jokoaren leihoaren titulu-barran ikusi dezakezu. Aurreko jokoetan lortutako puntuazioak ikusteko:

  1. Hautatu Swell Foop ▸ Puntuaziorik onenak.

  2. Elkarrizketa-koadro lehenetsiak Txikia, 3 kolore jokoaren puntuazioak bistaratzen ditu. Beste taula-tamaina batzuetako puntuazioak ikusteko, hautatu taula-tamaina elkarrizketa-koadroaren goiko aldeko menuan.

Puntuak

Ezabatutako objektuen arabera lortzen dira puntuak.

Objektu kopurua

Lortutako puntuak

2

0

3

1

4

4

5

9

6

16

7

25

8

36

9

49

n

(n-2)^2

1.000 puntuko gainsaria dago taula garbitzen bada.