Swell Foop jokoarekin jokatzea

Jokoaren hasieran objektuen sareta bat agertzen da, eta taularen tamaina erabiltzaileak hautatutakoa izango da. Taula garbitzeko honakoa egin behar da:

  • Mota bereko elkarren ondoko objektuen taldeak kentzeko, egin klik taldeko edozein lauzatan edo sakatu zuriune-barra.

  • Talde bat kendu ondoren, goiko objektuak erori egingo dira hutsunea betetzeko. Zutabe oso bat garbitzen bada, objektuak ezkerrerantz joango dira tartea betetzeko.