Sarrera

Jokoaren helburua da ahalik eta mugimendu gutxien eginda, ahalik eta objektu gehien kentzea. Elkarren ondoan dauden kolore bereko objektuak talde bat balira bezala kendu daitezke. Gelditzen diren objektuak behera erortzen dira hutsuneak betetzeko, eta talde berriak osatzen dira. Ezin dira kendu kolore bereko objektu baten ondoan ez dauden objektuak.