Estrategia

Puntuazio altua lortzeko araurik garrantzitsuena aurrez pentsatzea da. Kentzen duzun talde bakoitzak beste talde batzuk sortzen eta suntsitzen ditu. Adimentsuago jokatzeko argibide batzuk:

  • Saiatu talde altuenak lehenengo kentzen, beste talde bat suntsitzeak talde horiek handiagotzen dituenean izan ezik. Bertikalean lerrokatutako objektuen lerroak ezin dira hautsi, baina horizontalean daudenak bai.

  • Puntuazioa koadratikoki handitzen denez, objektuen talde handiek puntu gehiago emango dituzte.

  • Bi objektuko bi talde lau objektuko talde bihurtzearen eta sei objektuko talde bati objektu bat gehitzearen artean aukeratu behar baduzu, gehitu objektu bakarra seiko taldeari. Bi objektuko taldeek punturik ematen ez duten arren, talde handiak puntu gehiago ematen ditu azken finean.

Ez ahaztu taula garbitzeagatik mila puntuko gainsaria duzula. Talde bakarra kenduta 1.000 puntu lortzeko, 34 objektuko taldea behar duzu. Nekez gertatuko da lauki guztia garbitzeko hain kopuru handiko taldea kentzeko aukera izatea.