Joko bat jokatzea

Joko berria abiarazteko, sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinan dagoen menu-botoia eta hautatu Joko berria. Lehendik joko bat hasita badago, Hitorik galdetuko du ea uneko jokoa geldituko den ala ez.

Gelaxka bat margotzeko, egin klik gainean; margoa kentzeko, egin klik berriro. Gelaxkak margotuta badaude eta hiru arauak betetzen badira, jokoa amaitu egingo da eta taula ezin da gehiago aldatu.

Hitorin gelaxkak etiketatu daitezke erreferentzia gisa edukitzeko taula bat ebaztean. Hori egiteko, eutsi sakatuta Ctrl edo Shift tekla eta egin klik gelaxka batean. Bi aukera horiek modu desberdinean etiketatzen dute gelaxka, eta gelaxkak bi modu horietan etiketatu daitezke aldi berean. Etiketatutako gelaxkei etiketa kentzeko, egin klik berriro haien gainean Ctrl edo Shift sakatuta dagoen bitartean.

Mugimentu bat desegin edo berregiteko, sakatu Desegin edo Berregin goiburu-barran. Nahi adina mugimendu desegin edo berregin daitezke mugarik gabe.

Margotu behar diren gelaxken iradokizuna jasotzeko, sakatu Iradokizuna goiburu-barran. Gelaxka batean ertz gorri keinukari bat agertuko da iradokizun gisa. Horrek esan nahi du gelaxkaren uneko egoera (margotua edo margotu gabea) okerra dela, eta aldatu egin behar dela jokoa irabazi ahal izateko.