Hitori jokoa
Hitoria puzzle logiko txiki bat da, Sudoku ospetsuaren antzekoa. Jokoan, jokalaria zenbakien taula karratu batean hasten da eta gelaxkak margotu behar dira errenkada eta zutabe bakoitzean zenbaki bikoiztuak ez dauden arte. Honako arauak aplikatzen dira:
Errendaka eta zutabe bakoitzean margotu gabeko gelaxketan zenbaki bakoitzeko bana soilik egon behar du.
Margotutako gelaxkek ezin dute elkarren alboan egon, ez bertikalean ez horizontalean.
Margotu gabeko gelaxkek elkarrekin lotuta egon behar dute bertikalean eta horizontalean talde batean.
Horiek dira jokoaren hiru arau bakarrak. Beraz, Hitori puzzle batek konponbide anitz eduki ditzake.
