Joko-estrategiak

Hitori jokoa sudokuen oso antzekoa da, dedukzio logikoak erabili behar baitira margotuko diren gelaxkak zeintzuk diren jakiteko. Estrategia bat da Shift+klik erabiltzea zutabe bakoitzeko zenbaki errepikatu guztiak etiketatzeko, eta ondoren Ctrl+klik erabiltzea errenkada bakoitzeko zenbaki errepikatu guztiak etiketatzeko.

Hori taula osorako egin ondoren, bi moduetara etiketatu diren gelaxkak margotzeko hautagai onak dira, baina ez beti. Gelaxka bat margotzean, zenbaki bera errenkada eta zutabe berean duten gainerako gelaxken etiketa kentzea modu ona da Hitoriren lehen araua urratzen ari diren gelaxkak zeintzuk diren jakiteko.

Kontuan izan beti Hitoriren bigarren arauak esan nahi duela elkarren alboko bi gelaxkak ezin direla margotu. Hitori aplikazioak gorriz nabarmenduko ditu bigarren araua hausten duten gelaxkak. Era berean, hirugarren araua betetzen ez duten gelaxka taldeak, alegia margotu gabeko gelaxka bat edo gehiago gainerako margotu gabeko gelaxketatik banatzen dituztenak, gorriz nabarmenduko dira.

Punturen batean trabatuta geratzen bazara, sakatu Hitoriren goiburu-barrako Iradokizuna aukera margotu edo ez margotu behar den gelaxka bat ezagutzeko, horrela jokoa errazago ebazteko.