16-Puzzle

16-Puzzlea Taquin aplikazioaren ordezko puzzlea da. Edozein momentutan hasi dezakezu horietako bat abioko lehen pantailan.

Jokoa

Helburua da lauza guztiak bere tokietara eramatea.

Errenkada edo zutabe bateko lauza guztiak norabide berean mugitzen dira. Taulatik kanpo geratzen den lauza errenkadaren edo zutabearen aurkako aldean kokatuko da.

Jokoaren amaiera

Jokoaren amaieran, Taquin aplikazioak jokoa amaitu dela jakinarazten du eta irudi osoa erakusten du.

Goiburu-barrako Joko berria botoian sakatuta,hasierako pantailara joan daiteke. Bestela, jokoa berrabiarazi daiteke egindako mugimenduen zenbagailua duen botoian sakatuta eta Berrabiarazi sarrera aukeratuta.

Nola jokatu saguarekin

Mugimendu bat gauzatzeko:

  1. Egin klik taularen inguruan bistaratzen den gezietako batean. Gezi hori dagoen aldeko amaierako errenkada edo zutabea norabide horretan mugituko da, eta geziaren ondoan dagoen lauza aurrako aldean kokatuko da.

  2. Mugimenduak desegiteko aukera dago. Horretarako, egin klik mugimenduen zenbaketa daukan botoian (goiburu-barran dago) eta egin klik agertuko den menuko Desegin sarreran.

Uneko jokoa amaitu zein ez:

  1. Joko berria hasteko –beste aukera batzuekin, nahi bada–, egin klik goiburu-barrako Joko berria botoian hasierako pantailara joateko.

  2. Bestela, egin klik mugimenduen zenbaketa daukan botoian (goiburu-barran dago) eta egin klik agertuko den menuko Berrabiarazi sarreran.

Teklatua ere erabili daiteke.

Nola jokatu teklatuarekin

Mugimendu bat gauzatzeko:

  1. Erabili eta geziak hautatutako zutabea aldatzeko eta eta geziak hautatutako errenkada aldatzeko. Unean hautatutako errenkada eta zutabea taularen inguruko argiekin adierazten da.

    Use Shift+ etaShift+ hautatutako errenkada alboratzeko edo Shift+ eta Shift+ hautatutako zutabea alboratzeko.

  2. Mugimenduak desegiteko, erabili Ctrl+Z.

Uneko jokoa amaitu zein ez:

  1. Joko berria hasteko –beste aukera batzuekin, nahi bada–, erabili Ctrl+N hasierako pantailara joateko.

  2. Bestela, jokoa berrabiaraztea ere aukeratu daiteke. Horretarako, erabili Shift+Ctrl+N.

Sagua ere erabili daiteke.