Hasiera

Taquin lehen aldiz irekitzen denean, 15-Puzzle motako joko tradizional bat bistaratzen du.

Jokoa saguarekin jokatzen da. Mugimendu bat egiteko:

  1. Egin klik espazio hutsa dagoen errenkada edo zutabe bereko lauza batean.

    Lekuz aldatu ezin den lauza batean klik egiten baduzu, jokoak jakinaraziko dizu mugimendua ezinezkoa dela.

  2. Mugimenduak desegiteko aukera dago. Horretarako, egin klik mugimenduen zenbaketa daukan botoian (goiburu-barran dago) eta egin klik agertuko den menuko Desegin sarreran.

  3. Joko berria hasteko –uneko jokoa bukatuta egon zein ez–, egin klik goiburu-barrako Joko berria botoian hasierako pantailara joateko.

Teklatuarekin ere jokatu daiteke, nahi izanez gero.

Taquin lehen aldiz ireki ondoren, ireki zen azken aldian jokatu zen arauak eta tamaina dituen puzzle bat bistaratzen du, beraz 16-Puzzle joko bat izan daiteke.