15-Puzzlea

15-Puzzlea Taquin aplikazioaren puzzle lehenetsia da. Jokoa irekitzen den lehen aldian bistaratzen da. Edozein momentutan hasi dezakezu horietako bat abioko lehen pantailan.

Jokoa

Helburua da lauza guztiak bere tokietara eramatea.

Espazio huts bat dago, bertara alboko lauzak bultzatu ahal izateko. Lauza bat baino gehiago bultzatu daiteke jokaldi bakoitzean espazio huts dagoen aldera.

Jokoaren amaiera

Jokoaren amaieran, Taquin aplikazioak jokoa amaitu dela jakinarazten du eta irudi osoa erakusten du.

Goiburu-barrako Joko berria botoian sakatuta,hasierako pantailara joan daiteke. Bestela, jokoa berrabiarazi daiteke egindako mugimenduen zenbagailua duen botoian sakatuta eta Berrabiarazi sarrera aukeratuta.

Nola jokatu saguarekin

Mugimendu bat gauzatzeko:

  1. Egin klik espazio hutsa dagoen errenkada edo zutabe bereko lauza batean.

    Lekuz aldatu ezin den lauza batean klik egiten baduzu, jokoak jakinaraziko dizu mugimendua ezinezkoa dela.

  2. Mugimenduak desegiteko aukera dago. Horretarako, egin klik mugimenduen zenbaketa daukan botoian (goiburu-barran dago) eta egin klik agertuko den menuko Desegin sarreran.

Uneko jokoa amaitu zein ez:

  1. Joko berria hasteko –beste aukera batzuekin, nahi bada–, egin klik goiburu-barrako Joko berria botoian hasierako pantailara joateko.

  2. Bestela, egin klik mugimenduen zenbaketa daukan botoian (goiburu-barran dago) eta egin klik agertuko den menuko Berrabiarazi sarreran.

Teklatua ere erabili daiteke.

Nola jokatu teklatuarekin

Mugimendu bat gauzatzeko:

  1. Erabili , , eta geziak lekuz aldatu nahi den lauzara joateko. Unean hautatutako lauza taularen inguruko lau gezirekin adierazten da, bere errenkadaren eta zutabearen albo bakoitzean.

    Erabili Zuriunea tekla hautatutako lauza hutsik dagoen espazioaren norabidean mugitzeko.

    Lekuz aldatu ezin den lauza batean klik egiten baduzu, jokoak jakinaraziko dizu mugimendua ezinezkoa dela.

  2. Mugimenduak desegiteko, erabili Ctrl+Z.

Uneko jokoa amaitu zein ez:

  1. Joko berria hasteko –beste aukera batzuekin, nahi bada–, erabili Ctrl+N hasierako pantailara joateko.

  2. Bestela, jokoa berrabiaraztea ere aukeratu daiteke. Horretarako, erabili Shift+Ctrl+N.

Sagua ere erabili daiteke.