Pertsonalizatu teklatuko kontrolak
Kontrol lehenetsiak aldatu egin daitezke Robotak aplikazioan, zure nahietara hobeto egokitzeko.
Tekla lehenetsiak aldatzeko:
Sakatu goiko eskuineko izkinan dagoen menu-botoia eta hautatu Hobespenak.
Hautatu Teklatua fitxa.
Zerrendan, hautatu aldatuko nahi den tekla.
Egin klik bigarren zutabeko kontrolean edo sakatu Enter tekla. Bizkortzaile berria… hitzak agertuko dira kontrol zaharraren ordez.
-
Sakatu tekla lehenetsiaren ordez erabili nahi duzun tekla.
Ezarpen zaharra mantentzeko, sakatu Esc.
Errepikatu goiko urratsak beste tekla lehenetsiak aldatzeko.
Itxi Hobespenak elkarrizketa-koadroa.
Kontrolak leheneratzeko eta lehenespenetara itzultzeko, egin klik Itzuli lehenespenetara botoia.