Aldatu jokoaren itxura lehenetsia

Robotak aplikazioaren atzekoak eta jokoetan ageri diren robot desberdinak aldatu daitezke jokoaren gaia eta atzeko planoa aldatuta.

Jokoaren gaia eta atzeko planoa aldatzeko:

  1. Sakatu goiko eskuineko izkinan dagoen menu-botoia eta hautatu Hobespenak.

  2. Hautatu Itxura fitxa.

  3. Hautatu gai bat goitibeherako Irudi-gaia menuan.

  4. Atzeko planoaren kolorea aldatzeko, egin klik Atzeko planoaren kolorea aukeraren alboan dagoen botoian. Aukeratu erabiliko den kolorea kolore-laginean eta egin klik Hautatu aukeran.