Robotak aplikazioko mugimendu desberdinak

Zortzi norabidetako batean mugitu zaitezke, robotei itxaron diezaiekezu edo aldedu egin zaitezke. Robot etsaiak eta pertsonaia nagusia txandaka mugitzen dira. Zu mugitu ondoren, robot etsaiak zugana hurbiltzen saiatzeko mugimendu bat egingo dute.

Oinarrizko mugimenduak

Txanda batean, alboko edozein koadrotara joan zaitezke. Zeharka ere lekuz aldatu zaitezke.

Itxaron

Geldi geratu eta robot guztiek beren mugimenduak egin ditzaten itxaron dezakezu. Hori ez da gomendagarria, ezpada robot gutxi daudela eta erabat ziur zaudela denak hilko direla zugana iritsi baino lehen.

Aldetu beste toki batera

Ez badago mugimendu posiblerik edo taularen alde batetik bestera jauzia egin nahi baduzu, aldendu egin zaitezke. Bi aldentze mota daude.

Aldentze seguruak

Aldentze seguruetan, pertsonaia nagusia toki seguru batera doa. Joko bakoitzean aldentze seguru gutxi batzuk soilik egin daitezke.

Ausazko aldentzeak

Erabili ausazko aldentzeak ausazko toki batera joateko. Tokia segurua izan daiteke edo ez. Nahi adina ausazko aldentze erabili daitezke joko batean.