Zer da Menua tekla?
Menua tekla, Aplikazioa tekla gisa ere ezaguna dena, Windows sistemetarako pentsatutako teklatuetan dagoen tekla bat da.Normalean teklatuaren beheko eskuineko aldean dago, Ctrl teklaren alboan, baina beste leku batean ere egon daiteke, fabrikatzailearen arabera. Normalean menu baten gainean dagoen kurtsore baten ikonoarekin markatuta dago: .
Tekla horren funtzio nagusia laster-menuak teklatuarekin abiaraztea da, saguaren eskuineko botoiarekin abiarazi ordez. Erabilgarria da sagurik edo antzeko gailurik ez baduzu, edo saguaren eskuineko botoirik ez baduzu.
Batzuetan ez dago Menua teklarik teklatuan espazio faltagatik, batez ere eramangarrien teklatuetan. Kasu horretan, teklatu batzuek Menua teklaren funtzionaltasuna badute, baina hori aktibatzeko (Fn) teklaren konbinazio bat erabiltzen dute.
Laster-menua eskuineko klik egitean agertzen den menu bat da. Horrela bistaratzen den menua eskuineko klik egin duzun arearen testuinguruaren eta funtzioaren araberakoa da. Menua tekla erabiltzean, erakusten den laster-menua kurtsorea momentu horretan dagoen pantaila-arearen araberakoa da.