Pantaila azkarregi blokeatzen da
Ordenagailua zenbait minutuz erabili abe uzten baduzu, pantaila automatikoki blokeatuko da, eta horren ondoren berriro sartu beharko duzu pasahitza hura berriro erabili ahal izateko. Hori segurtasunagatik egiten da (inor ezingo da zure ordenagailura sartu hura zainketarik gabe uzten baduzu), baina gogaikarria izan daiteke pantaila azkarregi blokeatzen bada.
Pantaila automatikoki blokeatu baino lehen denbora-tarte luzeagoa igaro dadin:
Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Pribatutasuna eta segurtasuna idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Pribatutasuna eta segurtasuna. Horrek Pribatutasuna eta segurtasuna panela irekiko du.
Hautatu Pantailaren blokeoa panela irekitzeko.
Pantailaren blokeo automatikoa aktibatuta badago, aldatu Pantailaren blokeo automatikoaren atzerapena zerrendaren balioa.
Ez baduzu nahi pantaila inoiz automatikoki blokeatu dadin, desaktibatu Pantailaren blokeo automatikoa.