Aldatu zein hizkuntza erabiliko duzun

Mahaigaina eta aplikazioak hainbat hizkuntzatan erabili dezakezu, ordenagailuan horretarako pakete egokiak instalatuta badituzu.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Eskualdea eta hizkuntza panela irekitzeko.

  4. Zure kontua atalean, egin klik Hizkuntza aukeran.

  5. Hautatu erabili nahi duzun eskualdea eta hizkuntza. Zure eskualdea eta hizkuntza zerrendan ez badaude, egin klik zerrendaren amaierako … aukeran, erabilgarri dauden eskualde eta hizkuntza guztien zerrenda ikusteko.

  6. Sakatu Hautatu aldaketak gordetzeko.

  7. Saioa berrabiarazi behar duzu aldaketak indarrean sartu daitezen. Egin klik Berrabiarazi… aukeran edo hasi saioa eskuz geroago.

Zenbait itzulpen osatu gabe egon daitezke, eta aplikazio batzuk ez dute zure hizkuntza onartuko. Itzuli gabeko testuak softwarea jatorriz garatzeko erabili zen hizkuntzarenak izango dira, normalean AEBetako ingelesa.

There are some special folders in your home folder where applications can store things like music, pictures, and documents. These folders use standard names according to your language. When you log back in, you will be asked if you want to rename these folders to the standard names for your selected language. If you plan to use the new language all the time, you should update the folder names.

Sistemak erabiltzaile-kontu bat baino gehiago badu, horietako bakoitzak Saio-hasierako pantaila aukera bana izango du Eskualdea eta hizkuntza panelean.