Aldatu data eta neurriak adierazteko formatuak
Data, ordu, zenbaki, moneta eta neurketetan erabilitako formatuak kontrolatu daitezke, zure eskualdeko hizkuntzarekin bat etorri daitezen.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.
Hautatu Eskualdea eta hizkuntza panela irekitzeko.
Zure kontua atalean, egin klik Formatuak aukeran.
Formatu arruntak atalean, hautatu erabili nahi duzun formatuarekin bat datorren eskualde eta hizkuntza.
Sakatu Eginda aldaketak gordetzeko.
Saioa berrabiarazi behar duzu aldaketak indarrean sartu daitezen. Egin klik Berrabiarazi… aukeran edo hasi saioa eskuz geroago.
Eskualde bat hautatu baduzu, zerrendaren eskuineko arean datak eta beste balio batzuk nola erakutsiko diren adierazten dituzten zenbait adibide ageriko dira. Adibideetan erakusten ez den arren, eskualdeak astearen hasiera-eguna ere kontrolatzen du.
Sistemak erabiltzaile-kontu bat baino gehiago badu, horietako bakoitzak Saio-hasierako pantaila aukera bana izango du Eskualdea eta hizkuntza panelean.