Konektatu haridun (Ethernet) sare batekin
To set up most wired network connections, all you need to do is plug in a
network cable. The wired network icon
()
is displayed on the top bar with three dots while the connection is being
established. The dots disappear when you are connected.
Hori gertatzen ez bada, sareko zure kablea konektatuta dagoela ziurtatu beharko duzu lehenengo. Kablearen mutur bat ordenagailuko Ethernet (sareko) ataka laukizuzenean txertatuta egon behar du, eta beste muturrak bideratzaile batean, hormako socket batean edo antzeko toki batean (etxean edo lantokian duzun sareko konfigurazioaren arabera). Ethernet ataka normalean eramangarriaren albo batean dago, edo atzeko aldean mahaigaineko ordenagailuetan. Batzuetan, Ethernet atakak argitxo bat du alboan, hura piztuta eta aktibo dagoela adierazteko.
Ezin da ordenagailu bat zuzenean beste ordenagailu batekin konektatu sareko kable baten bidez (ez gutxienez konfigurazio gehigarriak osatu gabe). Bi ordenagailu konektatzeko, biak sareko gune batekin, bideratzaile batekin edo beste antzeko gailu batekin konektatu behar dira lehenago.
Oraindik konektatu gabe bazaude, agian zure sareak ez du konfigurazio automatikoa (DHCP) onartzen. Kasu horretan, eskuz konfiguratu beharko duzu.