Ezarri sareko ezarpenak eskuz
Zure sareak ez badizkio automatikoki esleitzen sareko ezarpenak zure ordenagailuari, agian eskuz sartu beharko dituzu ezarpen horiek. Laguntza honetan suposatuko dugu jadanik ezagutzen dituzula sartu behar dituzun ezarpen zuzenak. Ez badakizkizu, zure sarearen administratzaileari galdetu beharko dizkiozu zure bideratzailearen ezarpenak.
Sareko ezarpenak eskuz ezartzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.
Egin klik Ezarpenak aukeran.
-
Sarearekin kable bidez lotu bazara, egin klik Sarea aukeran. Bestela, erabili Wifia aukera.
Ziurtatu zure haririk gabeko txartela aktibatuta dagoela edo sareko kable bat entxufatuta dagoela.
-
Egin klik
botoian.
Wifi konexio bat sortzeko,
botoia sare aktiboaren alboan egongo da.
Hautatu IPv4 edo IPv6 fitxa eta aldatu Metodoa, ezarri Eskuz.
Idatzi IP helbidea eta Atebidea, bai eta Sare-maskara egokia ere.
DNS atalean, desaktibatu Automatikoa aukera. Sartu erabili nahi duzun DNS zerbitzariaren IP helbidea. Sartu DNS zerbitzari gehigarriak + botoia erabiliz.
Bideak atalean, desaktibatu Automatikoa aukera. Sartu erabili nahi duzun bidearen Helbidea, Sare-maskara, Atebidea eta Metrika. Sartu bide gehiago + botoiaren bidez.
Egin klik Aplikatu aukeran. Sarearekin konektatuta ez bazaude, ireki goiko barrako eskuinean dagoen sistema-menua eta konektatu. Sareko ezarpenak probatzeko, bisitatu webgune bat edo ireki sarekoko unitate partekatu bat.