Beste erabiltzaileek ezin dituzte sareko konexioak editatu
Sareko konexio bat editatu ahal baduzu baina zure ordenagailuko beste erabiltzaile batzuek ezin badute, agian konexioa erabiltzaile guztientzat erabilgarri egon dadin ezarri behar duzu. Horrela, ordenagailuko guztiek konektatu ahal izango dute konexio hori erabiliz.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sarea idazten.
Sakatu Sarea panela irekitzeko.
Hautatu Wifia ezkerreko zerrendatik.
Egin klik
botoian konexioaren xehetasunak irekitzeko.
Hautatu Identitatea ezkerreko paneletik.
Identitatea panelaren beheko aldean, egiaztatu Egin erabilgarri beste erabiltzaileentzako aukera aktibatuta dagoela beste erabiltzaileek ere sareko konexioa erabili ahal izan dezaten.
Sakatu Aplikatu aldaketak gordetzeko.