Beste erabiltzaile batzuk ezin dute internetekin konektatu
Sareko konexio bat konfiguratzen denean, ordenagailuko beste erabiltzaile guztiek erabili ahal izango dute. Konexioaren informazioa ez bada partekatzen, konexioaren ezarpenak egiaztatu beharko zenituzke.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sarea idazten.
Sakatu Sarea panela irekitzeko.
Hautatu Wifia ezkerreko zerrendatik.
Egin klik
botoian konexioaren xehetasunak irekitzeko.
Hautatu Identitatea ezkerreko paneletik.
Identitatea panelaren beheko aldean, egiaztatu Egin erabilgarri beste erabiltzaileentzako aukera aktibatuta dagoela beste erabiltzaileek ere sareko konexioa erabili ahal izan dezaten.
Sakatu Aplikatu aldaketak gordetzeko.
Ordenagailuko beste erabiltzaileek ezin izango dute konexio hau erabili xehetasun gehiago sartzen ez badituzte.
Edozein erabiltzailek aldatu dezake ezarpen hau.