Sortu IP helbide finkoa duen konexio bat

Sare gehienek automatikoki esleitzen dute IP helbide bat eta ordenagailuaren beste xehetasun batzuk, sarearekin konektatzen zarenean. Xehetasun horiek aldatu egin daitezke noizean behin, agian zenbait kasutan IP helbide finkoa edukitzea komeni zaizu zure ordenagailurako, helbide hori zein den beti jakin dezazun (adibidez, fitxategi-zerbitzari bat bada),.

Zure ordenagiluari IP helbide finko (estatiko) bat emateko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sarea idazten.

  2. Sakatu Sarea panela irekitzeko.

  3. Aurkitu sareko zein konexiotarako eduki nahi duzun helbide finkoa. Egin klik sareko konexioaren alboko ezarpenak botoian. Wifi konexio bat sortzeko, ezarpenak botoia sare aktiboaren alboan egongo da.

  4. Hautatu IPv4 edo IPv6 fitxa eta aldatu Metodoa, ezarri Eskuz.

  5. Idatzi IP helbidea eta Atebidea, bai eta Sare-maskara egokia ere.

  6. DNS atalean, desaktibatu Automatikoa aukera. Sartu erabili nahi duzun DNS zerbitzariaren IP helbidea. Sartu DNS zerbitzari gehigarriak + botoia erabiliz.

  7. Bideak atalean, desaktibatu Automatikoa aukera. Sartu erabili nahi duzun bidearen Helbidea, Sare-maskara, Atebidea eta Metrika. Sartu bide gehiago + botoiaren bidez.

  8. Egin klik Aplikatu aukeran. Orain, sareko konexioak IP helbide finkoa izango du.