Zer da IP helbide bat?
“IP helbidea” zera da, Internet Protocol helbidea, eta sare batekin (adibidez internetekin) konektatuta dagoen gailu bakoitzak bat du.
IP helbide bat telefono-zenbaki baten antzekoa da. Zure telefono-zenbakia zure telefonoa identifikatzen duen zenbaki multzo bat da, beste pertsona batzuek deitu diezazuten. Modu berean, IP helbide bat zure ordenagailua identifikatzen duen zenbaki multzo bat da, beste ordenagailu batzuetatik datuak jaso eta haietara bidali ahal izan ditzan.
IP helbide gehienak zenbakien lau multzoz osatuta daude, puntuz bereizita. Adibidez, 192.168.1.42 IP helbide bat da.
IP helbideak dinamikoak edo estatikoak izan daitezke. IP helbide dinamikoak aldi baterako esleitzen dira, ordengaialu sare batera konektatzen den bakoitzean. IP helbide estatikoak finkoak dira eta ez dira aldatzen. IP helbide dinamikoak estatikoak baino ohikoagoak dira. Helbide estatikoak behar berezi bat dagoenean soilik erabiltzen dira, adibidez zerbitzari bat administratu behar denerako.