Aurkitu zure IP helbidea
Zure IP helbidea ezagutzea lagungarria izan daiteke interneteko konexioan eduki ditzakezun arazoak konpontzeko. Agian ez duzu jakingo bi IP helbide dituzula: zure ordenagailuak barneko sarean duen IP helbide bat eta interneterako duen beste IP helbide bat.
Aurkitu zure haridun konexioaren barneko (sareko) IP helbidea
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.
Egin klik Ezarpenak aukeran.
-
Egin klik alboko barrako Sarea aukeran panela irekitzeko.
Haridun konexio mota bat baino gehiago badago erabilgarri, PCI Ethernet edo USB Ethernet moduko izenak ikusiko dituzu, Hariduna ikusi ordez.
Egin klik
konexio aktiboaren alboan dagoen botoian, IP helbidea eta beste xehetasun batzuk ikusteko.
Aurkitu zure haririk gabeko konexioaren barneko (sareko) IP helbidea
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.
Egin klik Ezarpenak aukeran.
Egin klik alboko barrako Wifia aukeran panela irekitzeko.
Egin klik
konexio aktiboaren alboan dagoen botoian, IP helbidea eta beste xehetasun batzuk ikusteko.
Aurkitu zure kanpoko (interneteko) IP helbidea
Bisitatu whatismyipaddress.com gunea.
Guneak zure kanpoko IP helbidea erakutsiko dizu.
Zure ordenagailua internetarekin nola konektatzen den, barneko eta kanpoko helbideak berdinak izan daitezke.