Egin klik eta mugitu saguaren erakuslea zenbakizko teklatuaren bidez

Sagu bat edo beste gailu erakusle bat erabiltzeko zailtasunak badituzu, erabili zenbakizko teklatua saguaren erakuslea kontrolatzeko. Eginbide horri sagu-teklak deritzo.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.

    Jarduerak ikuspegira joateko, sakatu gainean, edo eraman saguaren erakuslea pantailaren goiko ezkerreko izkinara, edo erabili Ctrl+Alt+Tab eta ondoren Enter, edo erabili Super tekla.

  2. Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.

  3. Hautatu Erakustea eta klik egitea atala hura irekitzeko.

  4. Aktibatu Sagu-teklak aukera.

  5. Ziurtatu Blok. Zenb. aktibatuta dagoela. Hori egin ondoren, saguaren erakuslea zenbakizko teklatuaren bidez mugitu ahal izango duzu.

Zenbakizko teklatua zure teklatu nagusian dauden zenbaki-botoien multzo bat da. Normalean sareta karratuaren forman daude kokatuta. Zenbakizko teklaturik ez duen teklatu bat baduzu (adibidez, eramangarri batena), agian funtzio-tekla (Fn) mantendu beharko duzu sakatuta zure teklatuko beste tekla batzuk zenbakizko teklatuaren funtzioa bete dezaten. Eginbide hau eramangarrietan sarritan erabiltzen baduzu, agian hobe duzu zenbakizko teklatua duen kanpoko USB edo Bluetooth teklatu bat erostea.

Zenbakizko teklatuaren zenbaki bakoitza norabide bati dagokio. Adibidez, 8 sakatuz erakuslea gorantz eraman daiteke, eta 2 sakatuz beherantz. 5 tekla behin sakatzen bada, klik egingo da saguarekin, eta bi aldiz azkar sakatzen bada, klik bikoitza egingo da.

Teklatu askok tekla berezi bat dute eskuineko klik egiteko. Sarritan, tekla horrek Menu du izena. Hala ere, kontuan izan tekla horrek fokua dagoen tokian erantzuten duela, ez saguaren erakuslea dagoen tokian. Ikus SImulatu saguaren eskuineko klik bat 5 teklari edo saguaren ezkerreko botoiari sakatuta eutsiz eskuineko klik egiteko.

Zenbakiak idazteko zenbakizko teklatua erabili nahi baduzu saguaren teklak gaituta dauden bitartean, aktibatu Blok. Zenb.. Sagua ezin da zenbakizko teklatuarekin kontrolatu Blok. Zenb. aktibatuta dagoenean.

Zenbakien tekla arruntek, teklatuaren goiko aldean errenkada batean daudenek, ez dute kontrolatzen saguaren erakuslea. Zenbakizko teklatuaren teklek soilik egiten dute hori.