Erabili pantailako teklatua
Zure ordenagailuak ez badu teklaturik edo hura erabili nahi ez baduzu, pantailako teklatua aktibatu dezakezu testua sartzeko.
Pantailako teklatua automatikoki gaitzen da ukipen-pantaila bat erabiltzen baduzu
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.
Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.
Hautatu Idaztea atala hura irekitzeko.
Aktibatu Pantailako teklatua aukera.
Idazteko aukera duzun hurrengoan, pantailaren beheko aldean pantailako teklatua irekiko da.
Sakatu ?123 botoia zenbakiak eta ikurrak sartzeko. Ikur gehiago dituzu =/< sakatzen baduzu. Teklatu alfabetikora itzultzeko, sakatu ABC botoia.
botoia sakatu dezakezu teklatua aldi baterako ezkutatzeko. Teklatua automatikoki erakutsiko da hura erabiltzea ahalbidetzen duen zerbait sakatzen duzun hurrengoan. Ukipen-pantailetan, beheko ertza gorantz arrastatuz ere erakutsi dezakezu teklatua.
Sakatu botoia Hizkuntza edo Sarrerako iturburuak ezarpenak aldatzeko.