Erabili teklatuaren ordezko diseinuak

Teklatuek diseinu desberdin askotako bat eduki dezakete, gehienetan hizkuntzaren arabera. Hizkuntza bererako ere diseinu anitz daude, adibidez Dvorak diseinua ingeleserako. Nahi baduzu, zure teklatuak beste diseinu batekin funtzionatu dezan behartu dezakezu, nahiz eta tekletan inprimatutako letrak eta ikurrak beste batzuk izan. Aukera hori erabilgarria izan daiteke hizkuntz batekin baino gehiagorekin lan egitean.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Teklatua idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Teklatua. Horrek Teklatua panela irekiko du.

  3. Egin klik Sarrerako iturburuak ataleko + Gehitu sarrerako iturburua… botoian, hautatu hizkuntza eta, gero, hautatu disenu bat eta sakatu Gehitu.

Sisteman erabiltzaile-kontu anitz badituzu, bakoitzak bere atal propioa izango du Sistema paneleko Eskualdea eta hizkuntza azpipaneleko Saio-hasierako pantaila aukerarako.

Arruntak ez diren teklatu-diseinu batzuk ez daude erabilgarri modu lehenetsian + Gehitu sarrerako iturburua… botoian klik egiten duzunean. Sarrerako iturburu horiek ere erabilgarri egon daitezen, ireki terminal-leiho bat eta exekutatu honako komandoa:

gsettings set org.gnome.desktop.input-sources show-all-sources true

Teklatuaren aurrebista bat izateko, egin klik Sarrerako iturburuak zerrendan hizkuntzaren alboan dagoen ezarpenak botoian eta hautatu Bistaratu teklatuaren diseinua.

Zenbait hizkuntzak konfigurazio-aukera gehiago eduki ditzakete. Hizkuntza horiek zein diren jakiteko, begiratu haien ondoko ezarpenak ikonoan Gehitu sarrerako iturburua elkarrizketa-koadroan. Parametro gehigarri horiek aldatu nahi badituzu, egin klik Sarrerako iturburuakzerrendan hizkuntzaren alboan dagoen ezarpenak botoian eta hautatu Hobespenak, ezarpen gehigarrietara sartzeko.

Diseinu bat baino gehiago erabiltzen baduzu, leiho guztiek diseinu bera erabili dezaten edo leiho bakoitzak berea izan dezan aukeratu dezakezu. Leiho bakoitzak bere diseinua edukitzea erabilgarria izan daiteke adibidez artikulu bat beste hizkuntza batean ari bazara idazten testu-prozesatzaile batean. Leiho bakoitzaerako hautatu duzun teklatua gogoratuko du sistemak, leiho batetik bestera joatean. Sakatu Aukerak botoia diseinu anitz nola kudeatu nahi duzun hautatzeko.

Goiko barrak uneko diseinuaren identifikatzaile labur bat erakutsiko du, adibidez eu euskarazko diseinu estandarrerako. Egin klik diseinu-adierazlean eta, menuan, hautatu erabili nahi duzun diseinua. Hautatutako hizkuntza ezarpen gehigarriak baditu, diseinu erabilgarrien zerrendaren azpian bistaratuko dira. Horri esker, zure ezarpenen ikuspegi orokor azkarra izango duzu. Uneko teklatu-diseinuaren irudi bat ere ireki daiteke, erreferentzia gisa edukitzeko.

Beste diseinu batera azkar aldatzeko, erabili Sarrera-iturburua Lasterbideak. Lasterbide horiek Sarrera-iturburua aukeratzailea irekitzen dute, eta bertan aurrera eta atzera mugitu zaitezke. Modu lehenetsian, hurrengo sarrera-iturburura joateko sakatu Super+Zuriunea eta aurrekora joateko sakatu Shift+Super+Zuriunea. Lasterbide horiek aldatzeko, joan Lasterbideak ▸ Ikusi eta pertsonalizatu lasterbideak ▸ Idazketa ataleko Teklatua ezarpenetara.