Bilatu kontaktu bat
Lineako kontaktu bat bilatzeko, erabili bi modu hauetako bat:
Jarduerak ikuspegi orokorrean, hasi kontaktuaren izena idazten.
Bat datozen kontaktuak agertuko dira ikuspegi orokorrean, aplikazioen zerrendaren ordez.
Sakatu Enter zerrendako goiko aldeko kontaktua hautatzeko edo egin klik hautatu nahi duzun kontaktuan, hura goiko aldean ez badago.
Kontaktuak aplikazio barruan bilaketak egiteko:
Egin klik bilaketa-eremuan.
Hasi kontaktuaren izena idazten.