Partekatu al dezaket nire kolore-profila?
Zuk zeuk sortutako kolore-profilak zure kalibrazioa egitean zenituen hardware- eta argiztatze-baldintzen araberakoak dira. Ehun orduz piztuta egon den pantaila batek eta milaka orduz piztuta egon den batek, nahiz eta marka eta modelo berekoak izan, kolore-profil desberdina dute.
Horrek esan nahi du kolore-profila beste norbaitekin partekatzen baduzu, hurbileko kalibrazioa lortu dezakezula, baina betiere jakinda ez dela pantaila erabat ondo kalibratuta egongo.
Era berean, irudien bistaratzea eta edizioa ez bada egiten argiztapena (eguzkiko argirik ez leihotik, pareta beltzak, eguneko argia ordezkatzen duten bonbillak, etab.) erabat kontrolatuta duen gela batean, zure argiztapen-baldintza propioetan sortutako profil bat partekatzeak ez du zentzu handirik.
Kontuz ibili fabrikatzaileen webguneetatik deskargatutako profilen banaketa-baldintzekin.