Non eskuratu ditzaket kolore-profilak?

Profilak eskuratzeko modurik onena zuk zeuk sortzea da, baina horrek lan apur bat behar du hasieran.

Fabrikatzaile askok kolore-profilak eskaintzen dituzte gailuetarako, baina batzuetan deskargatu egin behar diren kontrolatzaile-paketeetan integratuta daude, eta horietatik erauzi behar dira.

Zenbait fabrikatzailek ez dituzte profil zehatzak ematen hardwarerako eta hobe da horiek saihestea. Txarra zein den jakiteko, deskargatu profila eta, sorrera-data gailua erosi zenuen unea baino urtebete zaharragoa bada, ziur aski ez da erabilgarria izango.

Ikusi Zergatik egin behar dut kalibrazioa nire kabuz? fabrikatzaileek eskaintzen dituzten profilak sarritan baliorik gabekoak diren jakiteko.