Nola kalibratu pantaila?

Pantaila kalibratu dezakezu koloreak zehatzagoak izan daitezen. Erabilgarria izan daiteke argazkigintza digitalean, diseinuan edo artelanetan lan egiten baduzu.

Kolorimetro bat edo espektrofotometro bat beharko duzu hori egiteko. Bi gailu horiek erabiltzen dira pantailak profilatzeko, baina modu desberdinean funtzionatzen dute.

  1. Ziurtatu zure kalibrazio-gailua ordenagailuarekin konektatuta duzula.

  2. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.

  3. Egin klik Ezarpenak aukeran.

  4. Egin klik alboko barrako Kolorea aukeran panela irekitzeko.

  5. Hautatu zure pantaila.

  6. Sakatu Kalibratu... kalibrazioari ekiteko.

Pantailak etengabe aldatzen dira; TFT pantaila baten atzeko argiaren distira erdira murriztu daiteke 18 hilabetetik behin eta horiago bihurtuko da zahartzean. Horrek esan nahi du pantaila berriro kalibratu beharko duzula Kolorea panelean [!] ikonoa agertzen denean.

LED pantailak ere denborarekin aldatzen doaz, baina TFT pantailak baino gutxiago.