Nola probatu dezaket kolore-kudeaketa ondo dabilela?

Kolore-profil baten efektuak batzuetan oso lausoak dira eta zaila izan daiteke zerbait aldatu ote den ikustea.

Sistemak hainbat profil ditu profilak aplikatuak direla egiaztatzeko:

Urdina

Horrek pantaila urdinduko du eta kalibrazio-kurbak monitorera bidaltzen ari diren probatuko du.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Ezarpenak idazten.

  2. Egin klik Ezarpenak aukeran.

  3. Egin klik alboko barrako Kolorea aukeran panela irekitzeko.

  4. Hautatu profila gehitu nahi diozun gailua. Unean zein profil ari den erabiltzen ohar batean idaztea ideia ona izan daiteke.

  5. Egin klik Gehitu profila aukeran probako profil bat hautatzeko. Zerrendaren beheko aldean egon beharko luke.

  6. Sakatu Gehitu zure hautapena berresteko.

  7. Zure aurreko profilera itzultzeko, hautatu gailua Kolorea panelean, hautatu erabiltzen ari zinen profila eta sakatu Gaitu hura berriro erabiltzeko.

Profil horiek erabiliz, erraz ikusi daiteke aplikazio batek kolore-kudeaketa onartzen duen ala ez.