Informazioa falta zaizu pantaila osoko kolore-zuzenketarako?

Zoritxarrez, fabrikatzaile askok eskaintzen dituzten ICC profilek ez dute pantailaren kolore-zuzenketa egiteko informazioa. Profil horiek erabilgarriak izan daitezke kolore-konpentsazioa egin dezaketen aplikazioetarako, baina ez duzu ikusiko pantailako kolore guztiak aldatzen direla.

Pantaila-profil bat sortzeko, kalibrazio- eta ezaugarritze-datuak barne, kolorea neurtzeko gailu berezi bat -kolorimetroa edo espektrometroa- erabili beharko duzu.