Kontrolatu kontu bat lineako zein zerbitzutara sartu daitekeen

Lineako kontuen hornitzaile batzuekin zerbitzu bat baino gehiago erabili daiteke erabiltzaile-kontu berarekin. Adibidez, Google kontuek egutegia, posta elektronikoa eta kontaktuak eskaintzen ditu. Zure kontua zerbitzu batzuetarako erabili dezakezu, baina agian ez beste batzuetarako. Adibidez, Google kontua posta elektronikorako soilik erabili dezakezu, baina ez egutegirako, horretarako beharbada beste lineako kontu bat duzulako.

Lineako kontu bakoitzak eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk desgaitu ditzakezu:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Lineako kontuak idazten.

  2. Sakatu Lineako kontuak panela irekitzeko.

  3. Hautatu aldatu nahi duzun kontua eskuineko zerrendan.

  4. Kontu honekin erabilgarri dauden zerbitzuen zerrenda ikusteko, begiratu Erabili honentzako. Ikus Lineako zerbitzuak eta aplikazioak aplikazio bakoitzak zein zerbitzu eskaintzen duen ikusteko.

  5. Desaktibatu erabili nahi ez dituzun zerbitzuak.

Kontu batean zerbitzu bat desgaitu ondoren, zure ordenagailuko aplikazioek ezin izango dute kontua erabili zerbitzu horrekin konektatzeko.

Desgaitu duzun zerbitzu bat aktibatzeko, bueltatu Lineako kontuak panelera eta aktibatu ezazu.